Elizondoko Institutuko hamahiru ikaslek eta bi irakaslek Lleidan egindako Simulatutako Enpren Nazioarteko V. Azokan hartu dute parte, Baztan Likoreak izeneko enpresa simulatuarekin. Enpresa honetako katalogoarekin batera, Elizondoko Malkorra txokolateak aurkeztu dituzte Katalunian, harrera onarekin.
Elizondoko Institutuak 2000. urtean jarri zuen lanean Baztan Likoreak Enpresa Simulatua eta Nafarroan aitzindari izan zen ikasketa-sistema hau erabiltzen. Ikasleek enpresaren egiazko funtzionamendua ikasten dute, enpresaren arlo ezberdinetan lan egiten baitute ikasturtean.