Baztan Ikastolak gela berria

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 15a

Baztan Ikastolako Lehen Hezkuntzako aretoan kokatutako erabilpen anitzetako gela inauguratu zen martxoaren 20an. Eremu berriak 240 metro koadro ditu eta irakaskuntza eta aisialdi ekintzetarako erabiliko da. Areto berreraikitze honekin, duela hilabete batzuk Baztan Ikastolak hasitako eraikuntza lanak akitutzat eman dira. Inaugurazio ekitaldian, lehenik harrera eta ongietorria egin zitzaien irakasle, guraso, ikasle, ikasle ohi, bertako agintari eta komunikabideei. Gero, Baztan Ikastolaren historia, diapositiben bidez aurkeztu zen. Apezaren bedeinkazioaren ondotik, ikastolako ikasleek aurreskua dantzatu zuten. Jon Barberena eta Bittor Elizagoien bertsolarien saioaren ondotik, Baztan ikastolako haurrek dantzak eta mutildantzak eskaini zituzten. Amaiurko Gaztelu Abesbatzaren emanaldiaren ondotik, hamaiketakoa eskaini zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun