Elbeteko herriak Alkate juraturik gabe segitzen du joan den igandean hirugarren batzarra burutu eta gero. Lehen biak abenduaren 24ean eta urtarrilaren 5ean egin ziren Jose Antonio Muñoz alkate juratu ohiaren zuzendaritzapean. Azkenekoa berriz, Baztango Ordenantzak dioen bezala, Virginia Aleman Alkateak zuzendu behar izan zuen, Santiago Aldako alkate ordearekin. Ez dirudi gaiak jende anitz interesatzen duenik Herriko Ostatuan egindako batzarrean ez baitziren herritar anitz hurbildu eta bertan zirenen artean inork ez zuen kargua hartu nahi izan. Laugarren batzarra hemendik hilabete batera ospatuko dute, matxo hasieran.
Iruritarekin batera, alkate juraturik gabe gelditzen diren Baztango azken bi herriak dira. Hortaz, momentuz ordezkaririk ez dute ibarreko batzar orokorrean. Erakunde hau, 32 lagunez osatua da, 15 alkate juratuak, Baztangoiza, Elizondo, Erberea eta Basaburuko 4 batzorde kideak, eta Baztango udaleko 13 zinegotziak. 32 hauek apirilean bilduko dira, baina egoera ez bada aldatzen 30 baizik ez dira izanen