Lekarozko frontoia moldatzen

Maite Oteiza 2007ko otsailaren 13a

Azken urteoan, Udalak herrietako frontoien mantenimenduari ekin dio. Aunitzek, egin zirenetik, ez zekiten zer ziren lan horiek eta agerie gelditzen ari zen: Elbete, Gartzain (gan den San Martin egunean inauguratua), Arizkun (haize bolada batek teilatu osoa eraman zuena), Berroeta, Zigakoa konpondu ondotik, orai Lekarozko frontoiaren txanda da eta Erratzukoa ere hor dago esperoan. Berritze lanak herriko Elizondo anaien enpresak eginen ditu 83.568,92 eurotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun