Jorge Oteiza Museo Etnografikoaren bigarren urteurreneko ospakizunak hasi dira

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 5a

Elizondoko Jorge Oteiza Museo Etnografikoak zenbait ekitaldi berezi antolatu ditu apirilaren 9an izanen den Jorge Oteiza artistaren heriotzaren bigarren urtemuga gogoratzeko eta apirilaren 14an izanen den museoaren irekieraren bigarren urteurrena ospatzeko.

Gan den ortziralean, Jose Javier Azanza historia katedradunak Baztango emigrazioa eta arkitekturari buruzko solasaldia eskaini zuen. Ortziral honetan, apirilak 8, Juainas Paul Arzak historia irakasleak «Sorginkeriaren gezurra» solasaldia eskainiko du Puriosenean 20:00etan.

Apirilaren 13an, Baztanen alde lan egin duten pertsonaiei buruzko argazki-galeria irekiko da. Lehendabizikoa, Juanito Eraso, Elizondoko koralaren sortzailea izanen da. Egun berean, Josu Cabodevillak Soalarko trikuharriari buruz egindako lana eta gai berari buruz Begoña Durrutik egin duen haurrendako komikia ezagutzera emanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun