Ortzegun Saindu egunean hil zen Domingo Borda Duhalde arizkundarra, Arizkungo Herriko Etxeko teilatuan auzolanean ari zela erori ondotik. Aritzakungo Itxusikoborda bizi zen Domingo, ama eta anai batekin. Arizkundarrek Herriko Etxean auzolanean segitzen dute, «Domingorentzat omenaldirik onena izanen delako».