Baztandarren Biltzarra iragarriko duen kartela

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 5a

Utzitako argazkiak

Aurtengo Baztandarren Biltzarra iragarriko duen kartela Totu Iturzaeta Barnó elizondarrak egina da. Laugarren aldia da Totuk lehiaketa irabazten duela, 1999, 2000 eta 2003ko edizioetan ere bera izan baitzen garaile. «Tarrapataka» izenburua jarri dio bere lanari, «ongi pentsatua baldin bazen ere, azken orduan egin nuelakoz». Bi aipamen ere egin ditu aurten lehiaketako epaimahaiak, Juan Angel Perotxena eta Alfredo Leonen lanentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun