Alkaterik gabe segitzen dute Oronoz-Mugairin

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 5a

Hirugarren saiakeran ere ez da hautagairik agertu

Oronoz-Mugairin alkaterik gabe segitzen dute, egin diren hiru batzarretan kargu hori hartzeko hautagairik ez baita aurkeztu. Abenduaren 19an eta urtarrilaren 10ean egindakoen ondotik, azkeneko batzarra apirilaren 3an egin zen eta bertan izan ziren azkeneko alkatea, Maria Elena Zabaleta baita Balleko Udaleko ordezkariak ere, Virginia Aleman alkatea eta Florentino Goñi eta Santi Aldako zinegotziak, hain zuzen. Alkate izateko inor aurkeztu ez zenez, batzarrean izan ziren 30 bat herritarrek hiru batzorde izendatu zituzten, ur-zerbitzua, hilerria eta frontoia kudeatzeko. Hilerriko batzorderako Jesus Maria Jauregi eta Gabriel Salaberri izendatu zituzten; ur-zerbitzua kudeatzeko Manex Aizpuru eta Juan Miguel Eraso eta frontoia administratzeko Melo Berho.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun