Begoña Durruty arizkundarrak idatzi eta marraztutako «Egun pasa aitetxi Ferminekin» izeneko komikia argitaratu du Jorge Oteiza museoak. 2.000 ale inprimatu dira eta ikastetxeetan banatzeaz gain, 2 eurotan salgai jarriko dira dendetan. Bertze aldetik, Josu Cabodevilla eta Itziar Zabalzak azken 12 urteetan egindako monumentu megalitikoen katalogazio lanak ere argia ikusi du Baztango Megalitoen Arkeologia Kartarekin. Hiru liburutan banatuta, Baztango 594 trikuharri, harrespil eta bertze megalitoei buruzko azalpenak ageri dira.