«Kapitalismoak hilko gaitu» jardunaldiak Elizondoko Gaztetxean

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 5a

Argazkian ageri den Ufestuek taldeak, Mundo Mataderorekin batera kontzertua eskainiko du jardunaldiak akitzeko. TTIPI TTAPA

Lekarozko kolegioaren aferan «transparentzia» falta dela dio

Elizondoko Gaztetxea egitarau zabala gauzatzen ari da apirilean. Zine emanaldiekin batera, apirilaren 15ean, Gorka Otondo elizondarraren eskutik,«India piraguatik begiratuta» diapositiba emanaldia eskaini zen. Apirilaren 16an Gaztetxeko batzarra egin zen.

Aitzinera begira, apirilaren 21ean, ortzegunetako zine emanaldiekin segituko dute, Undergraund filmea eskainiko baitute 21:00etan. Apirilaren 28an, “Juan Sin nadie” filmea eskainiko dute ordu berean.

Apirilaren 29an, ortziralearekin, 20:30etan, “Kapitalismoak hilko gaitu” izenburua daraman solasaldia eskainiko da.

Apirilaren 30ean, larunbata, 21:00etan kontzertua emanen dute Ufestuek eta Mundo Matadero taldeek.

Azkeneko hiru ekitaldi hauek, hau da, filme emanaldia, solasaldia eta kontzertua, maiatzaren 1a dela eta “Kapitalismoak hilko gaitu” lemarekin antolatutako jardunaldien barnean daude. Antolatzaileek gogorarazi nahi dute gaztetxea denen etxea dela eta gazteak animatu nahi dituzte batzarre eta ekitaldietan parte hartzera.

11,9 milioi euroko udal aurrekontua lantzen ari da Balleko Etxea

Baztango Udala 11,9 milioi euroko diru sarrera eta irteerak izanen dituen udal aurrekontu batean ari da lanean aurten, gan den urtean baino 1,55 milioi gutiago. Apirilean bertan aurkeztuko omen da udal batzarrean. Inbertsioetan 7.075.950 euro gastatuko dira. Almandozen hirigintza lanak egiteko 224.000 euro erabiliko dira eta Bidegorrieta baserrira argindarra eramateko 107.500 euro, errate baterako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun