2005-06 ikasturterako Lanbide Heziketako zikloak ikasteko izena aurretik emateko epeen irekiera dela eta Lekaroz-Elizondo BHIko Elizondoko institutuak Erdi mailako Kudeaketa administratiboa zikloa eta Goi mailako Administrazioa eta finantzetako zikloa moduluka ikasteko aukera eskaini du. Iazko esperientziaren ondotik, heziketa zikloak bigarren hezkuntzan ari diren gazteei eskaintzeaz gain, beren ikasketak eguneratu, lan munduan birziklatu eta formazioa jaso nahi duen edonori zabaldu zaio lanbide heziketako ziklo hauek ikasteko aukera. Programa honen bitartez, ikasleek informatika, kontabilitatea edo fakturazioa bezalako gaiak landu eta, lan munduarekin harreman zuzena duten ikasketa hauek osatzeko eskualdeko enpresetan praktikak egiten dituzte ikasleek.