Bittor Elizagoien izanen da Oronoz-Mugairiko alkatea

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 5a

Arraiozen sortu eta aspaldian Oronoz-Mugairin bizi den Bittor Elizagoien Etxegarai bertsolaria izanen da herriko alkatea. Apirilaren 17an egin zen batzarrean alkate izateko inor aurkeztu ez zenez, agertutakoen artean bozketa egin zen eta Bittor Elizagoien izan zen bozkatuena, 7 bozekin. Manuel Inziartek 6 botu jaso zituen eta Josu Inziartek 4.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun