Mexikoko Baztango Egunak 300 lagun bildu zituen

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 2a

TTIPI TTAPA

Mexikon bizi diren baztandarrak maiatzaren 1ean elkartu ziren Mexikoko Euskal Etxean Baztango Eguna ospatzeko. Juan Mari Castro Urdazubiko kaputxinoak eman zuen mezaren ondotik bazkaldu zuten Juanjo Arrieta oronoztarrak eta bere sukaldari taldeak prestatua. Bazkalondoan, Toño Barberena eta Juantxo Biguriak musika jarri zuten eta denak kantari aritu ziren. Mus txapelketa azkarrean José Antonio Zugarramurdi eta Angel Ponce izan ziren txapeldun.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun