ttipi-ttapa Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizate, Kirol eta Gaztediaren kontseilariak kirol instalazioetan inbertsioak egiteko atera duen dirulaguntza deialdiaren barnean, zenbait eskari egin ditu Balleko Udalak. Gehien bat, frontoietan teilatua moldatu eta bertze lanak egiteko eskatu ditu Baztango Udalak dirulaguntzak. Honela, Elbeteko Ameztialde frontoia, 34.731,93 euroko aurrekontuarekin; Erratzuko Etxelebert frontoia, 111.704,33 euroko aurrekontuarekin; Gartzaingo frontoia, 44.325,16 euroko aurrekontuarekin; Lekarozko Txiki-Polita frontoia, 86.236,92 euroko aurrekontuarekin eta Arizkungo frontoia, 391.654,13 euroko aurrekontuarekin, moldatzeko subentzioa eskatu da. Honetaz gain, Elidonzoko Giltxaurdi udal kirol instalazioan handitze lanen bigarren fasea egiteko asmoa du Udalak, 302.558,60 euroko aurrekontuarekin eta belar artifizialeko futbol zelaia egin nahi da, 687.672.28 euroko aurrekontuarekin.