Arizkungo Gamioxarreko kupelak ilbeltzaren 27an idekiko dituzte Jo ala Jo taldekoek

Maite Oteiza 2007ko urtarrilaren 26a

Larunbat honetan, otsailaren 3an, Gizakunde ospatuko dute Arizkun eta Erratzun. 16:30 ean Arizkungo Gamioxarrean merendua eta mozorroen prestaketa eginen da Bakoitzak bere mozorroa eraman beharko du eta tunturruak Erratzuko Zubipunta ostatuan asteburuero egin diren tailerretan egin dira. 18:00 etan Arizkundik Erratzuko bidea hartuko dute, Arizkungo plazan sagardantzak dantzatu eta gero. Aipatzekoa da ortziraletan sagardantza tailerrak egin dituztela Erratzun. Erratzura ailegatu eta etxez-etxeko eskea eginen dute, geldialdietan sagardantza eta mozorrodantza dantzatuz. Afaldu baino lehen herriko plazan Jantziloren epaiketa eta erretzea eginen da eta atseko 10etan Afaria Etxelebertzeko txokoan. Ondotik besta. Aurten Erratzu, Amaiur eta Baztango sagardantzariak arituko dira, hortik gainera Bizkargain fanfarrea, Ioaldunak, hartza eta zaindaria, mozorro txuri eta beltzak, txistulariak, bertsolariak… Afarira etortzeko txartelak Zubipunta ostatuan daude eskuragarri ilbeltzaren 26tik aitzin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun