Elizondoko San Frantzisko Xabier ikastetxera joaten diren ibilgailu handiek eragindako zirkulazio arazoak konpontzeko, Merkatuko plazari zati bat kenduko diote.
Azienden feriak eta baztandarren Biltzarreko herri bazkaria egiten den plaza ttikiagoa izanen da, eskolako autobusak eta hortik dabiltzan kamioien leku arazoak errazteko. Santiago Aldako zinegotziak prentsari jakinarazi zionez, aspaldiko proiektua zen plaza ttikitzeko asmoa, bizilagunek behin eta berriz eskatutakoa. Aspaldiko egitasmoa bazen ere, urtarrilaren edialdean erabaki zuten bideratzea. Gaineratu zuen, lehengo itxura mantentze aldera, material aberatsak erabiliko dituztela.