Baztango UPNk 2007ko aurrekontuak kritikatu ditu

ttipi-ttapa 2007ko urtarrilaren 26a

EAko bozei esker onartutako 2007ko Baztango aurrekontuaren kontra azaldu zen UPN. Begoña Sanzberro UPNko zinegotziak gastuak handiak direla salatu zuen; gainera, diru sarrerak behera eginen dutela. Hartara, UPNrentzat 2008ko zergak goiti eginen lukete. Virginia Aleman alkateari senitarteko bati laguntzeko bere ahalmenez baliatu zela ere egotzi zion.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun