Arizkungo Sanjoanak ekainaren 23tik 26ra

ttipi-ttapa 2007ko urt. 23a, 12:50

Utzitako argazkiak

Elkartasuna frontona moldatzen bada, hainbat pilota partidu jokatuko dira

Ortzegune 23 - San joan bezpera

12:00etan Besten hasmenta izeteko, dianak, txupinazo eta “Gazten Luntxe”.
13:00etan Txopo goratzia.
14:00etan Txopo goratzailendako bazkarie.
17:00etan Arizkungo Elkartasuna frontonian (konpontzen badaaaaa) pilota partide: Olaizola II Irujoren kontra.
18:00etan Paint-ball lehiaketa herrikoia.
Ilunabarrian San Juan suek eta ezkil jotzia.
Ondotik Antzerkie.
22:30etan Baztan zopak.
24.00etatik akitu arte Dantzaldie IÑAZKI taldiakin.
Goizaldera gasna jatia.

Ortzileria 24 - San Joan egune

10:00etan Dianak.
11:00etan Meza nausie.
Ondotik Mutil dantzak eta herriko luntxe.
16:30etan Plater tiraketa herrikoia.
17:00etan Elkartasuna frontonian (Udaletxia mugitzen badaaaa) pilota partide: Otxandorena- Xala; Goñi III-Bengoetxea VI-n kontra.
18:00etan Antzara Jokue.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldie, TXIMELETA taldiakin.
22:00etan Gaita, mutil dantzak, zortzikoa,...
24:00etatik akitu arte Dantzaldia TXIMELETA taldiakin. Goizaldera, azken zirrildendako ziztor jatea.

Launbeta 25 - Zikiro egune

10:00etan Dianak.
12:00etan Mus iñezture.
14:00etan Zikiro jatia, txarangak alaiturik.
Ondotik Poteoa Doneztebeko txarangakin.
17:00etan Elkartasuna frontonian (fundamentua iten baduteeee) pilota partide: Zearra-Titin; Beloki-Eugi.
20:00etatik 22.00etara Dantzaldie TXIMELETAkin.
22:00etan Gaita, mutil dantzak, zortzikoa,... 24:00etatik akitu arte dantzaldia TXIMELETA taldiakin.
Goizaldera ordu hoietan ongi direnendako zinger jatea.

Igendia 26 - Haurren egune

10:00etan Dianak.
11:00etan Haurren jokuek: ginkana, puzgarriek...
14:00etan Haurren bazkarie.
17:00etan Puzgarriek eta haurrendako herri kirolak.
Ondotik Txokolatada 17.30etan Elkartasuna frontonian (berrie iten badaaaaa) pilota partide: Lasa-Goñi II, Apeztegia-Nagore
18.00etan Marro erakusketa plazan.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldie AGERRALDEkin.
22:00etan Gaita, mutil dantzak, zortzikoa...
23:00etatik 01:00etara Dantzaldie AGERRALDEkin.
Ondotik Sasoinian direnendako “Gaixoa Ni” eta txopo botatzia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun