Jose Mari Apezetxea eta Tomas Sobrino margolariek «Baztango paisaiak» ikastaroa emanen dute abuztuan. 25 lagunendako lekua ianen denez, lehenbailehen izena eman behar da Arizkunenean. Haurrendako grabatu eta estanpazio ikastaroa ere izanen da ekainaren 27tik uztailaren 6ra. Eneko Perez eta Sonia Ilzarbe dira irakasleak.