Balleko Etxean Nafarroako bandera ez erakusteagatik Baztango Udala kondenatu du Iruñeko Auzitegiak. Honela, legera egokitu beharko du Udalak, epaiketaren gastuak ordaintzeaz gain. Joan den urteko abenduaren 28an Nafarroako Gobernuak jarritako errekurtsoa onartu zu Auzitegiak. Balleko Udaleko akordioek Nafarroako Ikurren Foru Legea ez zutela betetzen zioten errekurtso horretan. Iruñeko Auzitegiaren erabakiaren arabera, «Udalaren ekimenean asmo txarra» dago, Balleko Etxearen kanpoko aldean ez direlako Espainiako eta Nafarroako ikurrak ageri. Udal erakundeetako kanpoko aldeetan Nafarroako bandera jarri behar da goizeko 8etatik arratseko 8etara eta barneko aldean beti jarri behar da, Nafarroako Ikurren Legearen arabera. Froga gisara, egunkarietako argazkiez gain, foruzainek egindako txostena ere erabili du Iruñeko Auzitegiak.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!