Euskal presoak Euskal Herrira ikurrak ebatsi dituzte Elizondon

Utzitako argazkiak 2007ko urt. 23a, 11:35

Joan den apirilean, Elizondoko zenbait etxeetako balkoietatik, “ezezagun” batzuk, atsean eta altxapeka Euskal Presoak Euskal Herriratzearen aldeko ikurrak hautsi eta ebatsi zituzten. Eraso faxista hauen aitzinean, honako hau adierazi nahi dugu:

1- Euskalherriak bizi duen gatazka politikoaren ondorio argienetariko bat, frantziar eta espainiar gobernuek, heuren kartzeletan preso dituzten 700dik gorako euskalherritarrak dira.
Kartzelan egonda, euskal preso politikoak giza eta politiko eskubideak dituzte, behin eta berriro ukatu eta bortxatuak izan arren. Alde batetik kartzelan tratu duina jasotzeko eskubidea eta bertzetik, eragile politikoak diren heinean, gure herriko bizitza sozio-politikoan parte hartzeko eskubidea dute. Eskubide hauek bermatzeko euskal preso politiko guztiak Euskal Herrian egotea ezinbertzekoa da.

2- Zoritxarrez, gure eskualdean, Euskal herria osoan bezala, aski ongi ezagutzen dugu Espainiako gobernuak gure herriaren askatasuna eta bake nahiak zapuzteko erabiltzen dituen zakur armatuenmoduak. Denok sufritu ditugu, pertsonalki edo hurbiletik, Guardia Zibilaren errepresioa bere expresibitate ezberdinetan (kontrolak, kargak, kale identifikazio-intimidazioak, retentzioak, atxiloketak, torturak, erahilketak, etab), hortaz, inongo dudarik gabe argi dugu nor dagoen eraso hauen gibelean, nahiz eta hontakoan atsearen konplizitatearekin eta seguraski paisanoz burutu dituzten arren. Holako ekintzekin beldurra, krispazioa eta herritarren haserrea bertzerik ez dute lortu nahi, hori baita herri honek bakea eta normalizazioa lortzeko behar ez duena, hain zuzen ere.

Euskal Herriak bakea lortzeko, gatazkari konponbide demokratiko bat eman behar dio. Herritar, alderdi politiko eta eragile politiko eta sozial guztiek bururutako prozesu batek, kanpoko injerentzia eta presiorik gabe, ekarriko du bakea. Hortaz, ozen eta garbi erran nahi diegu hemen ez ditugula behar, joan daitezela: Alde hemendik!!

Azkenik, aipatu beharra dago, herri honek inoiz ez dituela bere presoak atzendu eta eraso hauen bidez ez dutela presoekiko elkartasuna moztuko. Hortaz, berriro ere, eskualdeko herritar guztiei animatu nahi zaituztegu “Euskal presoak Euskal Herrira” ikurrak zuen balkoietan patzera.

Baztango Askatasuna

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun