Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Komertzio eta Lan Departamentuaren eta CEIN erakundearen «Comercios a mano» ekimenaren barnean, ALtxuko Denda ireki zuen abuztuaren 28an Erratzun Koldo Uribe-Etxebarria Almandozek. Ohiko dendek eskaintzen duten produktuez gain, turistendako informazio gunea ere izanen da Altxuko Denda.