Bertze urte batez udazkeneko ikastaroak antolatu ditu Balleko Etxeak. Aurtengoan, marrazketa artistikoko bi ikastaro, moble zaharren konponketa, moble zaharren konponketa-zura lana, eta irudi digitalen moldaketa ikastaroak antolatu dira. Guttienez hamar lagun bildu behar dira talde bakoitzean ikastaroa egin ahal izateko eta partehartzaileek 16 urte baino gehiago izan behar dute. Izen ematea Baztango Arizkunenea Kultur Etxean egin beharko dira irailaren 23a arte. E-postaz ere egiten ahal da izen ematea, cultura@baztan. animsa.es helbidera idatziz edo 948 581279 telefonora deituz. Inskripzioek ez dute ematen eskubiderik plaza bat lortzeko eta onartuen zerrenda irailaren 2an agertuko da udaletxeko eta Arizkunenea Kultur Etxeko iragarki-tauletan. Baztanen erroldatuek lehentasuna izanen dute.
Marrazketa artistiko ikastaroak
Astearte eta ortzegunetan eta emanen dira, 17:00etatik 19:00etara bat eta 19:00etatik 21:00etara bertzea. 48 orduko ikastaroa izanen da eta urriaren 4an hasiko dira.
Moble zaharren konponketa ikastaroa
Astelehen eta asteazkenetan emanen da, 16:00etatik 20:00etara. 60 orduko ikastaroa urriaren 3an abiatuko da.
Moble zaharrak konponketa-Zura lana ikastaroa
Ortzegun eta ortziraletan emanen da 16:00etatik 20:00etara. 104 orduko ikastaroa izanen da eta urriaren 6an hasiko da.
Irudi digitalen moldaketa ikastaroa,
Astearte eta ortzegunetan emanen da 20:00etatik 22:00etara. 18 orduko ikastaroa izanen da eta urriaren 11n hasiko da. Bertze guziak Arizkunenean eginen badira ere, azken hau Elizondoko Ezkiz informatika zerbitzuen bulegoan eginen da.