Mendialdeko azpiegiturendako dirulaguntza

ttipi-ttapa 2007ko urtarrilaren 22a

Artxibokoa

Iruritako Loitzu udal hiltegia gaur egungo araudira egokituko da

Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak dirulaguntza eman die mendialdeko hainbat udal erakunderi, 2005. urtean abeltzaintza azpiegiturak egin edo moldatzeko. Dirulaguntza hauek, egiazko kostuaren %60a estaliko dute. Baztango Udalak bi dirulaguntza jasoko ditu: 56.588 euro abelzaintza esplotazioetara argindarra sartzeko eta 123.411 euroko dirulaguntza Loitzuko udal hiltegia gaur egun dagoen araudira egokitzeko lanak egiteko.

Gainerako dirulaguntzak baserrietara doazen bideak hobetzeko eskuratuko dituzte eskualdeko udalek. Honela, Arantzako Udalak 180.000 euro jasoko ditu, Etxalarkoak ere 180.000 euro hartuko ditu, Oizko Udalak 123.669 euro eta Sunbillako Udalak 130.787 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun