Iazko sagar uzta ona izan da gure herrietan, eta ondorioz, ekoitzi duten sagardoa Euskal Herriko fruitu aunitzekin egina da.
Duela zenbait urte, sagardotegietara sagardoa dastatzera joaten zen jende gehienak hainbat upeletatik dastatu, eta gero, gustatutakoaren arabera, erosi edo enkargatu egiten zuen. Hau urtean zehar elkarteetan edateko edo etxeetan edukitzeko egiten zen. Baina hasiera bateko dastaketa horren zentzua nolabait aldatu egin da eta jendeak geroz eta gustokoago duenez, hagitz famatua egin da.
Dena den, lehenagoko ohitura hori oraindik mantentzen da, baina jende gehiena besta egitera joaten da sagardoa edatearen aitzakian.
Sagardotegietara hurbiltzen den jendearen artean bereizketak egin behar da. Batetik, aste tartekoak eta bertzetik, asteburutakoak. Aste tartean herri bertakoak joaten dira, eta kasu horietan kuadrila osoak izaten dira bertaratzen direnak. Garai batean soilik gizonak izaten ziren , baina gaur egun, eta zorionez, emakumeek ere bere tokia bete dute. Gainera, aste tartean giro lasaiagoa egoten da.
Eta bertzetik, asteburutako berzoa dago. Larunbatetan gehienbat, familiak dira joaten direnak, baina gau partean giroak bertzelako itxura hartzen du. Batzuk autobusak alokatu eta lasai ederrean parranda egiten dute.
Sagardo berria da txotx denboraldia zabaltzen duenak erraten duenak eta aurten ere modu honetan izan da.
Baina sagardo elkartetik kanpo, Gamioxarrea urkitzen da, Jo a la jo kultur taldeak moldatu duena. Beraiek ere denboraldi irekiera ospatuko dute.