Baztango XXV. pilota txapelketaren finalak jokatu ziren abenduaren 16an Elizondon

Aitor AROTZENA 2007ko urtarrilaren 17a

Baztango txapelketan parte hartu duten pilotari batzuk ageri dira argazkian. Utzitako argazkiak

Guzira 114 pilotarik parte hartu dute txapelketa honetan

Baztango 25. Pilota txapelketaren finalak jokatu ziren abenduaren 16an Elizondoko pilotalekuan. Guzira 114 pilotarik parte hartu dute txapelketa honetan.

Txikien mailan,

Iñigo Iribarren eta Andoni Gaskuek 18 eta 4 irabazi zieten Aritz Merino eta Ibon Irazokiri.

Umeak B mailan,

Pello Oskoz eta Ander Ramosek 18 eta 16 irabazi zieten Julen Larretxea eta Iñigo Dendarietari

Umeak A mailan,

Asier Bertiz eta Sergio Oskozek 18 eta 16 irabazi zieten Enaitz Anso eta Iker Espelosini.

Kimu mailan

Asier Erasun eta Arkaitz Untxalok 18 eta 6 irabazi zieten Asier Goñi eta Unai Astizi.

Haur mailan
Ibai Juanenak eta Joseba Arizmendik 18 eta 5 irabazi zieten Iban Inda eta Joseba Apeztegiari.

Kadete mailan
Beñat Oronoz eta Imanol Juanenak 18 eta 5 irabazi zieten Gorka Altzuarte eta Unai Apeztegiari.

Gazte mailan
Jon Arretxea eta Imanol Goienetxek 22 eta 13 irabazi zieten Manu Irigoien eta Eneko Rabinari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun