Urtarrilaren 27an Arizkungo Gamioxarreako sagardo kupel erekitzeak eginen dira eta orduan ikusiko da, bertzeak bertze irudian ageri diren kirikoketariek egindako lanaren emaitza. Egun horretan antzerki txiki bat izanen da. Jo ala Jo elkarteko Mikel Ortegak aipatu digunez, garai batean bezala, Baztango alkateak eta Arizkungo alkate juradoak Gamioxarreako sagardoa dastatuko dute, prezioa jartzeko eta salgarria den erabakitzeko, bertze gauzen artean. Antzerkia baino lehenago herri itzuli bat eginen dute txistulari eta sagardantzariekin, eta gero sagardantza dantzatuko da Gamioxarreako larrainean. Antzerkiak emanen dio segida ekitaldiari eta azkenean agertu direnentzako sagardoa dastatzeko aukera izanen da, gaitari txistulari eta txalapartarien laguntzarekin. Akitzeko zikiro jate eder bat izanen da. Aurtengoan Jo ala Jo elkarteko h