Eguberrietako kanpainan sarituak

Maite Oteiza 2007ko urtarrilaren 17a

Bertan, Baztango Merkataritza, Zerbitzu eta Ostalaritza Elkarteak Eguberrietan egin duen kanpainaren saridunak ezagutzera eman ditu. Kanpaina honetan, bezeroei fideltasun txartela ematen zitzaien eta lau komertzioen zigilua behar zuten zozketan sartzeko. 65 denda eta enpresa daude elkartean eta 65 saridun izan dira. Bakoitzak 30 euroko oparia izanen du denda hauetako batean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun