Baztanen gas erabiltzaileei ematen zaien zerbitzua Repsolen eskutik, gero eta makurragoa da. Beraiek zabaltzen duten mezua, «24 ordutan zerbitzatuko dizugu», horretan gelditzen da, mezuan. Baztanen urte akabaila desastre izan da. Jendea Madrilera deitu eta gasa ezin ailegatuz. Kasu batzutan 12 egun pasatu dute ur berorik eta kalefakziorik gabe.
Aitzakia makina bat hondatua zegoela eta ezin zutela kargatu (beharrik multinazionala dela eta zerbitzu ugari izanen duela). Beraz, slogan horiek ez dira beti egia.
Erabiltzaileekin batera banatzaileak izan dira kaltetuenak, azken finean inongo errurik gabe, kexuak aditu behar izan dituzte.