Zerbitzua eta komunikazio teknologiak hobetzeko dirulaguntza

Maite Oteiza 2007ko urtarrilaren 17a

Nafarroako Gobernuak alde batetik udaletako zerbitzuen kalitatea eta kudeaketa eta, bertze aldetik, informazio eta komunikaziorako teknologiak hobetzeko dirulaguntzak eman ditu. Baztango Udalak 5.000 euro eskuratuko ditu egoeraren azterketa eta diagnostikoa egiteko proiekturako, bertze 700 euro ezagutzaren kudeaketa, gaitasunen kudeaketa, lan giroa, lan karga eta lanpostuen azterketa eta balorazioa egiteko eta, azkenik, 5.500 euro erakundearen hausnarketa estrategikoa egiteko. Bertze aldetik, Balleko Udalak 2.000 euroko dirulaguntza izanen du web orria hobetzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun