Errege eguneko batzarrarekin alkateek akabaila eman diote beren agintaldieei. Bertan herriko urteko kontuak herriari aurkezten diote, herritarren informaziorako.
Aurten bortz herritan alkate berrien aukeraketa egin behar zen. Gogoratuko duzuenez, Eguberri eguneko batzarreen ondotik, sei herri gelditu ziren alkate gabe, baina urtarrilaren 2an, Amaiurren Miguel Jose Ariztiak Juan Mari Alemanen lekua hartu zuen.
Beraz, Almandoz, Oronoz, Arraioz, Irurita eta Elbete zeuden alkaterik gabe. Lehenengo hiruetan zeudenek errepikatuko dute bertze bi urteetarako: Almandozen Luis Roldanek (bosgarren urtea),Oronozen Bittor Elizagoienek (hirugarren urtea) eta Arraiozen Pello Agerreberek (bosgarren urtea). Iruritan eta Elbeten, berriz,momentuz alkaterik gabe daude.
Kuarteletako kideak
Urtarrilaren 2ko batzarrean, lau kuarteletako batzorde kideak ezagutzera eman ziren: Baztangoizan Juan Luis Karrikaburu, Erberean Peio Iriarte, Elizondon Peio Oskariz eta Basaburuan Andoni Barrenetxe izanen dira.