Elizondoko biztanle talde batek sinadura bilketa burutu berri du udalari etxeko animalien edukitzeko ordenantza errespetaraz dezan eskatzeko. Guztira Herriko Etxean aurkeztu duten dokumentuak 200 bat sinadura biltzen ditu zakur libreen ibiltzea debekatzeko karriketan barna. Ekimena egin dute zakurrek suposatzen duten arriskuagatik, eta denbora berean, karriketan eta baratzetan aurkitzen diren gorotzen kopuru handiarengatik. Sinatzaileek neurri bat baino gehiago eskatu dute, hala nola, zakur guzien zerrendatzea dagokion erroldan, txertatzea behartzea eta urteko errabiaren aurkako txertatze kanpainara animalien aurkeztea behartzea. Gisa berean karriketan eta errepidetan barna zakur askerik ez uztea, eta behartuta badaude sokatik ibiltzea. Bukatzeko bertze biztanleei eragozpenik ez eragiteko zakurren jabeei karriketan eta baratzetan gorotzen biltzea behartzea eskatzen dute eta ez badute egiten neurriak hartzea eta isunak ematea.