Baztango merkatari zerbitzu emaile eta ostalaritzaren elkarteak dagoeneko hiru hilabete bete ditu eta hilabeteak joan ahala emendatuz eta garatuz joan da gaur egun 66 kide dira. Duela hilabete bat haien logoa aukeratu zuten eta orain berriz izena. “Bertan” aukeratu dute, izen arrunta baina elkarteko kideek ematen duten zerbitzua ederki definitzen duena. Lehen hilabeteak elkartea osatzen pasatu badituzte azken aste hauetan erakundea lanean hasi da, eguberritako kanpaina antolatu zuten eta laster lehen ikastaroak emanen dituzte.