Baztango UPNek 2007ko aurrekontuak kritikatu ditu

ttipi-ttapa 2007ko urtarrilaren 15a

Hirigintza kasu batean, alkateak dituen ahalmenez baliatu dela salatu du

EAko bozei esker onartutako 2007ko Baztango aurrekontuari buruz kritikak egin ditu UPNk. Begoña Sanzberro, zinegotzia eta parlamentariaren ustez gastu altua dauka, %17,5, eta denbora berean diru sarrerak behera eginen dute %24ean. Hori dela eta ezaugarri hauek UPNren ustez 2008ko zergen igoera eraginen dute.

Gisa berean Baztango oposizioko alderdia ez dago ados zati batzuekin. Diotenez, errepresentazio gastuak, hala nola, janaria eta dietak gehiegi igo dira, %30, 19.000 eurotara ailegatu arte. Azpimarratu nahi izan du ere igerilekuaren mantenamendua 106.500 eurotara ailegatuko baita. Beti ere inbertsioetan segituz kritikatu du haurtzaindegiak kostatuko duena, hala nola, 350.000 euro gehi hornidurak. Laguntzeei dagokionez, Nafarroako gobernutik jasotakoen igoera azpimarratu nahi izan ditu %12an igoko baitira.

Erdizen egin nahi den harrobiari buruz ez dute iritzirik eman nahi izan Magna enpresarekin ez direlako egon, ez dakite zer eskaintzen duen eta proiektua nola eramanen duten.

Hirigintzaren arloan, herriko alkateak Virginia Alemanek duen karguaz aprobetxatu dela bere arrebari bi familiar bat eraikitzeko baimena ematerakoan salatu dute. UPNren ustez, eremuak ez ditu beharrezkoak diren 1.000m karratuak, planoa eta proiektuak ez dira berdinak eta derrigorrezkoak diren 0,5 eta 1,5m arteko teilatu-hegalak ez ditu. Hala ere, parlamentariak ez badu aipatu ere, lizentzia eman zen abenduaren 2an UPNren botoekin.

Egozte hauen aitzinean Virginia Alemanek ez du inongo dudarik izan. Eremuak 1017m karratu dituela, proiektuak teilatu-hegalak badituela, eta ondoko etxearekin tarte handiagoa uzteko proiektua aldatu dela erantzun du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun