Urtero bezala, Baztan ikastolak udalaren laguntzarekin krossa antolatu zuen abenduaren 17an. Irabazleak hauek izan ziren. Haur Hezkuntzan, Olaia Onsalo, Maddalen Anso, Aroa Urreaga, Aitor Martin, Iñaki Lerga eta Gillen Quertier; Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailan, Amaia Rekarte, Ainhoa Lana, Alaitz Nuñez, Javier Etxegoien, Ander Zelaieta eta Loren Querejeta; 3. eta 4. mailetan, Saioa Arretxea, Itxaso Urrutia, Aintzane Ariztegi, Mattin Asiain, Iñaki Irazoki eta Iñaki Anso; 5. eta 6. mailetan, Jone Camino, Maria Etxegoien, Itxaso Iriarte, Unai Santxotena eta Antton Astiz. Akabailan partehartzaile guziek saria eta gosaria izan zuten.