Baztango kultur ekitaldiak

Maite Oteiza 2007ko urtarrilaren 4a

Baztango euskalgintzak eta herriko hainbat kultur eta kirol taldek antolatutako ekitaldiek aitzinera segitzen dute. Ilbeltzaren 12an, «Indonesia 18.000 irla, 300 etnia… eta gehiago» diapositiba emanaldia eskainiko du Eider Zapirainek Arizkunenean iluntzeko 8etan. Arrats berean, bertso-afaria izanen da Gaztetxean Jon Barberena, Jon Elizetxe eta Julen Zelaieta bertsolariekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun