Baztango megalito katalogoa aurkeztu dute

Maite Oteiza 2007ko urtarrilaren 4a

TTIPI TTAPA

600 megalito baino gehiago biltzen dira Josu Cabodevilla eta Itziar Zabalzak idatzi duten «Catálogo megalítico del Valle de Baztan-Baztango edesti aurreko oroitarriak» 507 orrialdeko liburuan. Abenduaren 27an egin zuten aurkezpena eta ekitaldian, idazleekin batera, Juan Ramon Corpas, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun