Larunbatean egin zuten Batzarra Baztango alkate juratuen hautatzeko. Aurreikusia zen bezala arrakasta handirik ez zuten izan eta 15 herrien artean 6k alkate juraturik gabe gelditu ziren, Amaiur, Elbete, Irurita, Arraioz, Almandoz eta Oronoz. Hauek bertze batzar bat egin beharko dute heldu den astean. Erratzu, Elizondo, Ziga eta Anizen orain arte karguan zirenak segituko dute, hala nola, Santiago Ibargarai, Rafael Olaizola, Pablo Cenoz eta Martin Gamio. Gaineratiko herrietan aldaketak izan dira, Azpilkuetan Jon Alkasenak Ramon Urrutia ordezkatuko du, Arizkunen Patxi Larraldek Martin Elizalde, Lekarozen Javier Elizaldek Fernando Astiz, Gartzainen Jose Mari Alberrok Jesus Elizegi eta Berroetan Arantxa Zozaiak Rafael Arretxea.