Lekarozen grabatutako La Sombra de Nadie Pablo Malo Donostiako zuzendariaren azken filma ortziralean estreinatuko dute sala gehienetan. Frio sol de invierno pelikularekin, 2005ean zuzendari hoberenaren Goya irabazi zuen Pablo Malo Baztanen eta gehien bat Lekarozen grabatzen egon zen joan den udaberrian La Sombra de Nadie filmerako. 8 hilabete beranduago filma prest dago sala gehienetan eskaintzeko.
Gipuzkoarraren bigarren pelikula da. Berak idatzitako gidoian, 1967ko neguan, Pirinioetako inguruko hezegune batean, 9 urteko neska, Laura, itota aurkitzen dute. Hortik guttira, Marco, haurren jarreretan aditua, eskualdera etortzen da, duela gutti galdu duen lasaitasuna berreskuratzeko. Denbora beran Julia eskolako zuzendaria, Monikari, Laura zenaren bizilaguna, gertatzen zaizkion gertaera bitxien lekukoa da.
2.5 milioi aurrekontua duen pelikulan Pablo Malok, Jose Luis Garcia Perez , Philippine Leroy Beaulieu , Vicente Romero , Manuel Moron eta 10 urte dituen Andrea Villanueva bezalako aktoreak zuzendu ditu. Azken hunen kasuan, 500 haurren artean hautatua izan zen.