Urdazubi eta Baztango Santiago Bidearen Lagun Elkarteak argitaratu berri duen “Baztango Donejakue Bidea” liburuxka aurkeztu zuten ortzegun arratsaldean Arizkunenea Kultur Etxean. Liburu horretan, Baiona eta Arre artean Baztango Donejakue Bidea hartzen duen ibilbideari buruzko zehaztasunak aurki daitezke, argazki, mapa eta testuen bitartez, azken hauek hiru hizkuntzetan daudelarik, Euskara, Frantsesa eta Gaztelera. Bi herrien arteko 106kmak 6 etapatan banatu dituzte denak 9km eta 23km artekoak. Ibilbidea egin nahi dutenentzat beharrezkoa den liburu gidaren aurkezpenean, Juan Ramon Corpas Kultur kontseilaria bertan egon zen.
Baztanen zela berritzen ari diren Amaiurko organoaren ikustera hurbildu zen Juan Mari Aleman alkate-juradoa eta Carlos Garaikoetxea Baztango kultur zinegotziarekin batera.