Baztango herrietako alkateak eguberri bezperan aukeratuko dituzte

ttipi-ttapa 2006ko abe. 14a, 17:31

15 alkateetatik bat baizik ez du segitzeko asmoa erakutsi

Igande honetan, Eguberri eguneko bezperan, hamabortz herrietan alkatea berritzeko batzarra izanen da eguerdiko 12etan. Egun honetan aukeratuak izanen direnek, Errege egunean, urteko kontuak aurkeztearekin batera, agintaldiari hasiera emanen diote. Alkate berrien izendapen ofiziala egun horretan eginen da eta 2 urtetarako hartuko dute kargua.

Hasiera batean hamabortz alkateetatik, badirudi bakarrak duela segitzeko asmoa, Antonio Elizalde Arizkungo alkateak, hain zuzen. Gainerako guziek kargua uzteko asmoa dute. Ikusi egin behar, hartzeko prest dagoen norbait agertzen ote den.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun