Foru-zaingoen bulegoa urte hasieran idekiko da Elizondon

ttipi-ttapa 2006ko abe. 12a, 17:42

Proiektua bukatzean, bertan 24 agente egonen dira

Heldu den urte hasieran Foru-zaingoak herritarren arretarako bulego idekiko du Elizondoko Santiago karrikan. Egoitza berria Alkorta Gas enpresari erositako eraikinean egonen da. Guztira 96m koadratu ditu, eta erosteak eta moldatzeak 300.000 euro kostako da.

Hasiera batean bi lagun besterik ez dira bertan egonen. Orduan, harretako zerbitzua eskainiko dute, baina denbora joan ahala, agenteen kopurua emendatuko dute 24 agentera ailegatu arte. Foru-zainen kopurua handituko den bezala zerbitzu gehiago eskainiko dituzte, hala nola, segurtasuna, ordena publikoa eta trafikoa, orain arte Iruñatik kudeatzen zen guzia. Gisa berean egoitzak ere zabalduko dituzte eta Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez Oronozko parkea izan daiteke horren egiteko aukera bat.

Foru-zain horien jarduera eremu gure eskualde guzian hedatuko da, Dantxarinetik Endarlatsa eta Ezkurraraino, 24.000 biztanle eta 21 udal hartuko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun