II. Mariano Izeta saria ortziralean jokatuko da Elizondon

ttipi-ttapa 2006ko abenduaren 12a

Finalerako txartela lortzeko kanporaketa 19:30ean hasiko da

II. Izeta Saria heldu den ortziralean jokatuko da Elizondon. Arratsaldetik hasi eta, 11 bertsolari gazte lehiatuko dira Garazi Taberna, Alazne Untxalo, Ekaitz Astiz, Joseba Beltza, Jon Elizetxe, Iker Gorrosterrazu, Iker Iriarte, Aimar Karrika, Oier Lakuntza, Eneko Lazkoz eta Xabi Salbador. Lehen saioa 19:30ean hasiko da Arizkunenea Kultur Etxean. Eginbeharreko lana hauxe izanen da, 8ko nagusian 3na bertso gaia emanda, 8ko txikian 3na bertso ofizioka eta 2 punturi erantzun. Lan horiek egin eta, elgarrekin afalduko dute Eskisaroi jatetxean. Hunen ondotik, 10:30ak aldean, finala jokatuko dute sailkapen saioko lehen 6ak. Finaleko egin beharra berdintsu izanen da, hala nola, 8ko nagusian 3na bertso gaia emanda, 10eko txikian 3na bertso ofizioka eta gai bati buruz bi bertso. Puntuaketan sailkapeneko puntuak ere kontuan hartuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun