Arraiozko merkataritza gunearen lurrari izendapena aldatu dio Nafarroako Gobernuak

Maite Oteiza 2006ko abe. 5a, 10:39

Nafarroako Gobernuko Ingurumena, Lurralde Antolaketa eta Etxebizitza Departamentuak baimena eman du Arraiozko 49.000 metro koadro landa eremu izatetik zerbitzu arlora bideratu ahal izateko. Urtelor enpresak merkataritza gunean egin gogo du eremu horretan, baina hasieran, uholde arriskuarengatik ezetza eman zuen Nafarroako Gobernuak, Ur Konfederazioaren txostena kontuan hartuz. Lehen proiektuak lurra altxatzea eta gaineko aldean harri-lubeta egitea aurreikusten zuen, baina horrek uholdeen arriskua handitzen zuen, batez ere Arraiozko erdigunean. Onartu duten proiektu berri honetan, aldiz, harri-lubeta desagertu da eta lurra ez da lehenean bezainbat altxatuko. Merkataritza gunea atertuko duen eraikinari dagokionez zutabe batzuen gainean eginen da. Neurri hauei esker, uholdeen arriskua ttikituko da, proiektuaren egilearen ustez. Ikuspegiaren aldetik, Bidasoa ertza ahal bezain bat kontserbatzeko zuhaitzak landatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun