Dokumental sarituak eskainiko dira Elizondoko Museo Etnografikoan

Maite Oteiza 2006ko abe. 5a, 10:37

Punto de Vista Zinema Dokumentalaren Jaialdian saritutako filmak eskainiko dira abenduaren 6an eta 8an Elizondoko Jorge Oteiza Museo Etnografikoan. Abenduaren 6an, film onenari sari nagusia ex aequo eskuratu zuen «Sonia» eta film laburrik onenaren saria lortu zuen «Le pont sur la drina» eskainiko dira 18:30etik aitzinera. Abenduaren 8an, film onenari sari nagusia ex aequo lortu zuen «Melodias» eskainiko da ordu berean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun