«Xorroxin biluxik» hiru orduko irratsaio

Maite Oteiza 2006ko abe. 5a, 10:35
TTIPI TTAPA

«Xorroxin biluxik» hiru orduko irratsaio goxoa aditzeko aukera izan zuten Xorroxin Irratiko entzuleek azaroaren 18an. Iruritako Damaso Zabalza gizarte zentrotik emanaldi ederra eskaini zuten eta 25 urte hauetan irratian lagundu duten hainbat lagun hurbildu ziren mikrofonoetara: eguraldi iragarlea, sexologoa, alkateak, herrietako berriemaileak, kirolariak, musikariak, biologoak, bertze herri irratietako esatariak… Hainbertze elkarrizketen artean musikak ere izan zuen bere tartea eta Joseba Irazokik, Pottokak edo Jalisko Bandek beraien kantuak eskaini zituzten. Ondotik, Olari jatetxean bazkaltzera bildu ziren irratiko langile eta laguntzaileak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun