Abenduaren 5ean Boluntariotzaren nazioarteko eguna ospatzen da. Egun horretarako hitzaldia antolatu du Bidelagun elkarteak Baztango herritar eta zonaldeko pertsona guztiei erekia.
Hitzaldiaren gaia «Testamentuak eta herentziak» izanen da. Hizlaria Javier Unzeta, jabetza-erregistratzailea eta Accion Familiar taldeko kidea izanen da. Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean emanen da, 18:30ean. Gai honekin, adineko pertsonak lagundu nahi ditu Bidelagun elkarteak, zalantzak argitu eta ideia bat eman. Denbora izanen da bakoitzak dituen zalantzak erakusteko, galderak egiteko eta bertze. Interesgarria izanen delakoan parte hartzea bertzerik ez da falta.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!