Bai Euskarari Akordioaren segida bideratzeko langilea hartu nahi da

Maite Oteiza 2006ko abenduaren 5a

Kurrikulumak abenduaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira

Baztango euskalgintzak Baztanen Bai Euskarari Akordioaren jarraipen lana egiteko teknikari bat kontratatu nahi du. Interesatuek, kurrikuluma bidali beharko dute abenduaren 15eko 14:00ak baino lehen Balleko Etxeko Euskara Zerbitzura. Lehen proba abenduaren 19an izanen da.

Langileak eskola graduatu titulua eta gida baimena eta kotxea izan beharko ditu. Euskaraz ahoz zein idatziz jakin beharko du. Kontuan hartuko dira informatika ezagutzak, lan beharrak eskatzen duenari egokitzeko prestutasuna, Baztan ezagutu eta bertan bizitzea, antzeko lanetan esperientzia izatea eta euskalgintza ezagutzea. Kontratuari dagokionez, urtebetekoa izanen da, 2007ko ilbeltzaren 8tik hasita eta astean 15 orduko dedikazioa eskatuko da. Orduen antolaketa moldakorra izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun