Balleko Udalak Arizkungo Elkartasuna frontoiko teilatua moldatzeko lehiaketa atera du. Hasierako aurrekontua 318.585 eurokoa da eta Nafarroako Kirol eta Gaztediaren Institutuak 129.000 euroko dirulaguntza emanen du. Otsailaren 13an haizeak hegatu zuen teilatua eta geroztik arizkundarrek lehenbailehen moldatzea eskatu dute.