Arizkungo eskolan arraildurak agertu ziren duela hiru urte

ttipi-ttapa 2006ko aza. 23a, 18:11
TTIPI TTAPA

Arizkungo eskolan arraildurak agertu ziren duela hiru urte. Ikasturte honetan, aldiz, berri hobeak dituzte, urritik aitzinera jantoki zerbitzua eskainiko baitute. 29 ikasle matrikulatuak daude eta momentuan zortzik erabiliko dute jantokia. Herriko Etxeak 2.518 euro ordaindu ditu sukaldea jartzeko eta Guraso Elkarteak ordainduko du Jangarria catering enpresa. Honek, ikasle eta eguneko 3,70 euroko menua eskainiko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun